Itxi

2018/11/14

17:56

Gizartea

Abusuak Basaurin

Basauriko Baskonia Eskolak bota egin du sexu erasoengatik salatutako entrenatzailea

eitb.eus

Basauriko auzotar batek orain dela 36 urte futbol entrenatzaile horrek sexu abusuak egin zizkiola salatu ostean bota dute gizona entrenatzaile kargutik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Basauriko Baskonia Futbol Eskola elkarteak entrenatzailea bota egin du, basauriar batek umetan futbol entrenatzaile horrengandik sexu jazarpena jasan zuela publikoki salatu baitu, Baskoniak Radio Euskadiri jakinarazi dionez.

Garaitza umeenganako sexu abusuen eta tratu txarren kontrako elkarteak bideo batean jakitera eman duenez, Pepe Godoyk sexu abusuak sufritu zituen entrenatzailearen aldetik 8 eta 11 urte bitartean zituenean. Orain, 36 urteren ondoren, barrenean zeukan sufrimendua erakustea erabaki du, eta salaketa jarri du.

Basauriko futbol taldeak salaketa jaso bezain laster, gurasoei erabakiaren berri eman die.

Godoyk berak bideoan kontatzen duenez, akusatuak modu jarraituan abusatu zuen berataz, eta, 36 urteren ondoren, umetan jasandakoa kontatu zion emazteari.

Emazteak gertatutakoa Ertzaintzan salatu zuen, eta Garaitza elkarteak abiatutako kanpainaren eskutik publiko egin dute. Kanpaina horretan, Mirianek ere parte hartzen du: 5 eta 12 urte bitartean sexu abusuak jasan zituen berak aitarengandik.

 

 

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;