Gizartea -

Loteria 2018

Gabonetako Loteriak 2.380 milioi euro banatuko ditu saritan

Sari nagusia lortzen dutenek 400.000 euro jasoko dituzte. Bigarren sariak, berriz, 125.000 euro banatuko ditu dezimo bakoitzeko, eta hirugarrenak 50.000.

2017ko Gabonetako Loteriaren zozketa. Argazkia: EFE
2017ko Gabonetako Loteriaren zozketa. Argazkia: EFE
2017ko Gabonetako Loteriaren zozketa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gabonetako Loteriaren zozketak 2.380 milioi euro banatuko ditu saritan, datorren abenduaren 22an, hots, iazko kopuru berbera. Sari nagusia lortzen dutenek 400.000 euro jasoko dituzte dezimo bakoitzeko. Guztira, 680 milioi euro bideratuko dituzte sari nagusira.

Bigarren sariak, berriz, 1,25 milioi euro banatuko ditu, alegia, 125.000 euro dezimoko, eta hirugarrenak 500.000 euro (50.000 euro dezimoko). Gainera, iaz bezala, bi laugarren sari egongo dira jokoan, 200.000 eurokoak (20.000 euro dezimo bakoitzeko), eta 60.000 euroko (6.000 euro dezimoko) zortzi bosgarren sari.

Bestalde, 1.794 zenbakik dezimoko 100 euroko saria jasoko dute. Aipatzekoa da, halaber, sari nagusiaren aurreko eta ondorengo zenbakiak 20.000 eurorekin sarituko dituztela; bigarren sariaren aurreko eta ondorengo zenbakiak, 12.500 eurorekin, eta hirugarren saritik gertuen dauden zenbakiak, 9.600 eurorekin.

Horixe iragarri du, hain zuzen, Jesus Huerta Almendro Estatuko Loteria eta Apustuen Elkarteko presidente berriak Gabonetako Loteriaren aurkezpenean, asteazken honetan.

Bertan azaldu du aurten 170 milioi dezimo saltzeko asmoa dutela. Horrek esan nahi du 170 serie egongo direla, eta bakoitzak 100.000 billete izango dituela. Orotara, 3.400 milioi euroko salmentak aurreikusi dituzte. Diru horren % 70 sarietara bideratuko dute.

Salmenten bilakaera

Salmentei buruz ere galdetu diote aurkezpenean. Horri erantzunez, Huerta Almendrok azaldu du zaila dela salmenta nola joango den jakitea, "oraindik ere dezimoak salgai daudelako, eta dezimo kopuru handiena azaroaren bukaeran eta abenduan saldu ohi egiten delako".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gabonetako loteria Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Loteria