Gizartea -

Gasteizen

Hiru lagun atxilotu eta 16 inputatu dituzte San Martingo liskarragatik

Ertzaintzak bukatutzat jo ditu otsailaren 5ean jasotako liskar horren inguruko eginbideak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak hiru lagun gehiago atxilotu eta 16 inputatu ditu joan den larunbatean, otsailaren 5ean, Gasteizko San Martin auzoan liskar handi batean parte hartu izanagatik. Joan den ostiralean Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen, eta larunbata eta igandea bitartean aiptautako gainerakoak atxilotu eta inputatu ditu.

Otsailaren 5ean zenbait gazte liskar bat hasi zuten Navarro Villoslada kalean. Ertzaintza heldu zenean gazteek alde egin zuten, baina borrokarekin jarraitu zuten San Martin auzoan. Liskarran adingabe bat zauritu zen.

Ertzaintzak jakin ahal izan duenez, gazte talde bi borroka egiteko lotu ziren Mendizabala aldean; antza denez, istiluren bat konpontzeko hitzordua hartuta zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea