Gizartea -

Valentzia

Greenpeacek protesta ikusgarria egin du Cofrentes zentral nuklearrean

Ekintzaile talde bat hozte-sistemaren dorrera igo da zentralaren itxiera aldarrikatzeko, izan ere, hilabete barru iraungiko zaio lizentzia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greenpeaceko ekintzaile talde bat Valentziako Cofrentes zentral nuklearrean sartu da horren itxiera aldarrikatzeko, izan ere, hilabete barru iraungiko zaio lizentzia.

Elkarte ekologistako iturriek jakitera eman dutenez, eskalatzaile talde bat hozte-sistemaren dorrera igo da eta bertan "arrisku nuklearra" dioen pintada bat egin nahi dute.

Ekologistek zentralaren segurtasun falta salatu nahi dute. 1984an jarri zen martxan eta jarduteko baimena Segurtasun Nuklearraren Kontseiluaren baimenaren eta Industria Ministerioen erabakiaren zain dago.

2009an talde ekologistek eta herritarrek "Tanquem Cofrentes" plataforma eratu zuten zentralaren itxiera exijitzeko.

Espainiako bosgarren zentral nuklear zaharrena da Cofrentesekoa Garoñaren (1970), Almaraz Ien (1980), Asco Ien (1982) eta Amaraz IIren (1983) atzetik.

Greenpeacek uste du Cofrentesekoa zentral "zaharkitua" dela eta bere "jarduera arriskutsua" dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea