Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Urruntzeko agindua zuen gizon batek bikotekide ohia hil du Malagan

Hainbat pertsonak ustezko hiltzailea atxiki dute Polizia heldu arte. Biktima 37 urtekoa zen. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urruntzeko agindua zuen 41 urteko gizonezko batek bikotekide ohia (37 urtekoa) hil du Malagan, eta Poliziak atxilotu egin du, EFE agentziak jakinarazi duenez.

Gertaera 09:30ean jazo da, El Palo auzoko kale batean, Espainiako Gobernuak probintzia horretan duen Ordezkaritzaren arabera.

Emakumeari erasi egin eta gero, hainbat pertsonak ustezko hiltzailea atxiki dute, Polizia heldu arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea