Gizartea -
Donostia
Pertsona bat zauritu da, Kontxako pasealekuan furgoneta bat bidetik irten ostean
Bidegorria eta espaloia zeharkatu, eta baranda kontra jo du. Zauritua Donostia Ospitalera eraman dute.
Agentziak | Erredakzioa
Pertsona bat zauritu da Donostian izandako auto-istripu batean. Kontxako pasealekuan, Antiguako noranzkoan, furgoneta bat bidetik irten da.
Donostiako Udalak informatu duenez, 09:30ean bidetik irten da ibilgailua, bidegorria eta espaloia zeharkatu ditu, eta barandaren kontra jo du.
Pertsona bat zauritu da istripuan, eta Donostia Ospitalera eraman dute.
Suhiltzaileek bidetik kendu dute ibilgailua.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea