Gizartea -
Gipuzkoako Fiskaltza
Isuna eskatu dute Irungo mekaniko dentista batentzat intrusismoagatik
Fiskaltzaren arabera, auzipetuak hortzordeak egin eta jarri zizkion bezero bati, mediku baten agindurik gabe, 360 euroren truke.
Erredakzioa
Gipuzkoako Fiskaltzak 2.250 euroko isuna eskatu du Irungo mediku dentista batentzat lanbide intrusismoa leporatuta, bezero bati hortzordeak egin eta jartzeagatik mediku baten agindurik gabe.
Ministerio Publikoaren arabera, 2009ko martxoan gertatu zen delitua, bezeroa auzipetuaren "laborategira" joen eta goiko hortzordeak aldatzeko aukeraz galdetu zionean.
Lehenengo hitzorduan, auzipetuak esan zion hortzordeak 45 euroren truke konponduko zizkiola edo bestela hortzorde berriak jarriko zizkiola 360 eurogatik.
Fiskaltzaren txostenean agertzen denez, "auzipetuak egindako ekintza guztiak, hortzordeak egitea, jartzea eta zuzenean saltzea mediku estomatologo edo odontologo baten agindurik gabe" egin zituen.
Hori dela eta, Ministerio Publikoak intrusismo laborala leporatzen dio eta 2.250 euroko isuna eskatu.