Gizartea -
Istripua
Etxarri-Aranatzeko gazte bat hil da Beriain mendian
24 urteko emakumea 200 metroko altueratik erori da, Beriaineko mendi-hegalean.
eitb.eus
Etxarri-Aranatzeko gazte bat hil da Beriain mendian, 200 bat metrotik erorita, beste neska batekin zegoenean.
Guardia Zibilak informatu duenez, 11:30etan jazo da gertaera. SOS Nafarroak GREIM taldea bidali du Beriain mendian bi neska erreskatatzeko, horietako bat erori egin delako.
SOS Nafarroako helikoptero batek jaso ditu bi gazteak, eta Guardia Zibilak bertan baieztatu du horietako baten heriotza.
Hildakoa 200 metroko altueratik erori da, mendi-hegalean.
Gorpua Miluzeko heliportura eraman dute, eta gero, auzitegiko klinikara. Guardia Zibilaren esku dago ikerketa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea