Gizartea -

Ekimena

Autoa partekatzeko webgunea martxan jarri du EHUk

Campusera zein beste nonbaitera joatekoak diren pertsonak harremanetan jartzen dituen zerbitzua da. Magisteritza eraikin berriaren azpian egingo duten aparkalekua udarako egongo da prest.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU/UPV) autoa partekatzeko webgunea jarri du martxan. Zerbitzu honek Unibertsitateko Campusera zein beste nonbaitera joatekoak diren pertsonak harremanetan jarriko ditu.

Horretarako, http://campusbizkaia.compartir.org/ webgunean izena eman beharko da. Posta elektronikoaren bitartez, bakoitzaren egoera ezagutu ahal izango dute: kotxea duten ala ez, bidaiaren arrazoia eta bestelako datuak. Gainera, autoa partekatzeko egokiak izan litekeen pertsonei mezu bat uzteko aukera eskainiko du zerbitzuak.

EHUren Parke Zientifikoaren eta Europako Espalazio Zentroaren urbanizazioak eragin dituen autoa uzteko zailtasunak arintzea du helburu zerbitzu honek.

Alabaina, Magisteritza Unibertsitate Eskolaren eraikin berriaren azpian egingo duten aparkalekua udarako prest izango dela baieztatu dute EHUko ordezkariek. Guztira, aparkatzeko 400 toki egongo dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea