Gizartea -
Hiri barruan
Noranzko bakoitzeko kaleetan 30 km/h-ra murriztu nahi dute abiadura
Bestalde, Trafiko Zuzendaritza Nagusia adingabeek gidatzeko aukera aztertzen ari da.
Erredakzioa
Hiri barruan, errei bakar eta noranzko bakoitzeko kaleetan 30 km/h-ra murriztu nahi dute abidura. Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiko zuzendariak, Pere Navarrok, jakinarazi duenez,&' || 'nbsp; araudi orokorra aldatzen denean sartuko litzateke neurria indarrean.
Hiri barruan abiadura mugatuta oinezkoen segurtasuna bermatu nahi da Hiri barruko abiaduraren murrizketarekin oinezkoen harrapatzeak sahiestu nahi dituzte. 2009an 268 pertsona hil ziren autoak harrapatuta.
Hirietako erdigunean izandako trafiko ezbeharren ondorioz gertatutako heriotzen % 46 auto batek aurretik eramatearen ondorio izaten dira. Pere Navarrok azaldu duenez horrelako gertakariak eta autoak daraman abiadura oso lotuta daude: "70 km/h-ko abiaduran ez da inor bizirik ateratzen, autoa 50km/h- an badoa % 50a eta % 30ean joanez gero oinezkoen % 95", gaineratu du.
Adingabeek gidatzeko aukera aztertzen
Bestalde, Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiak adingabeek gidatzeko aukera aztertzeko asmoa du.
Beti ere, 18 urtez azpiko gazteak gidabaimena duen heldu batek lagunduta badoaz. Gainera azterketa teorikoa eta 20 orduko eskola praktikoak gaindituta izan beharko dituzte.
Gidabaimena lortu aurreko sistema hau indarrean dago lurralde batzuetan, Frantzian eta Alemanian esaterako, auto-eskoletako praktikak osatzeko balio du.