Gizartea -

Zentral nuklearrak

Garoñako zentral nuklearrak 2019ra arte lanean jarraitu nahi du

Berez, bi urte barru, 2013an itxi beharko lukete Gobernuak horrela erabaki duelako, baina Senatuan onartu berri duten lege aldaketak zabalik segitzeko bidea ematen diela uste dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garoñako zentral nuklearra 2019ra arte lanean segitzeko prest dago. Horrela adierazi dute zentral nuklearreko arduradunek.

Berez, bi urte barru, 2013an itxi beharko lukete Gobernuak horrela erabaki zuelako 2009an, baina Senatuan onartu berri duten lege aldaketak zabalik segitzeko bidea ematen diela uste du Garoñako zuzendaritzak.

Hori horrela, Senatuak ateak zabaltzen dizkiola uste du Garoñak. Izan ere, Ekonomia Iraunkorraren legeak zentral nuklear guztiei ezabatzen die “iraupen data”.

Bestalde, Gobernuaren agindu horren aurka helegitea ezarria du Garoñak, baina bere eguneroko martxan beste epemuga bat dutela uste du Jose Ramon Torralbo zuzendariak. Halaber, "ez dago segurtasun arrazoirik, 2019ra arte lanean ez aritzeko", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea