Gizartea -
3.000 euroko isuna
Isuna jarri diote gizon bati bikotekidearen alabetaz abusatzeagatik
Halaber, datozen bost urteetan ezin izango da umeetatik 500 metrora hurbildu, eta 6.000 euro eman beharko dizkio bakoitzari eginiko kalte moralak ordaintzeko.
Erredakzioa
Nafarroako Auzitegiko bigarren sekzioak 3.000 euroko isuna ezarri dio gizon bati bikotekidearen alabei, bi adingaberi sexu-abusuak egiteagatik.
Halaber, datozen bost urteetan ezin izango da umeetatik 500 metrora hurbildu, eta 6.000 euro eman beharko dizkio bakoitzari eginiko kalte moralak ordaintzeko.
Gizona behin-behineko askatasunean dago urtarrilaren 20tik, 241 egun kartzelan izan ostean; prozesatuak ez dauka zigor-aurrekaririk, eta adingabeen amarekin bizi izan zen sei urtez, hasiera batean Bolivian, eta ondoren, Iruñan.
Epaiaren arabera, elkarrekin bizi izan zirinean emakumeak gauez lan egiten zuen eta gizonak 9 eta 6 urteko umeak zaintzen zituen; "orduan egiten zituen gizonak sexu-abusuak".
Adigabeek ez zioten ezer esan amari; nagusienak "ez zekielako nola azaldu", eta gazteenak "defentsa tresna" bezala isilik jarraitu zuelako.
Dena den, jazoerak frogatuak gelditu dira epaian; izan ere, prozesatuak bereak onartu zuen Fiskaltzaren zigorra.