Gizartea -
Epaiketa Huelvan
'Neskato batekin' egon zela aitortu zion Del Vallek klasekide bati
Lekuko batek azaldu duenez, Mari Luz Cortes desagertu zenean, klasekide guztiek susmatu zuten Santiago del Valle izan zitekeela bahitzailea.
Erredakzioa
Huelvan Administrazio Kudeaketa ikastaro batean Santiago del Valleren klasekide izan zen gizon batek azaldu duenez, Mari Luz Cortes neskatoaren hilketaren auzipetu nagusiak aitortu egin zion garai hartan "neskato batekin" egon zela.
Gizonezkoak Huelvako Epaitegian deklaratu du gaur, lekuko bezala. Lekukoa Perukoa da, eta herrialde horretan 20 urtez polizia izan da.
Bere esanetan, Del Valle "oso harroa" zen klasean, eta "normalak ez diren gaiak" hartzen zituen hizpide.
Nolanahi ere, "neskato batekin" egon zela esan bazion ere, gizonezkoak gaineratu du ez ziola beste zehetasunik eman.
Hori bai, Mari Luz desagertu zenean, erruduna Del Valle izan zitekeen susmoa izan zutela klasean gaineratu du.