Gizartea -
Hondakinak
Donostiako erraustegia enpresa multzo batek eraikiko du
Egitasmoa FCC S.A., Zerbitzu Elkartea S.L., Altuna y Uría S.A., eta AE&E Inova S.A. enpresek osatutako UTE taldearen eskuetan uztea erabaki du Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak.
Erredakzioa
Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa Zentroa eraikitzeko 223,4 milioi euroko inbertsioa beharrezkoa izango da eta enpresa multzo batek eraiki eta martxan jarriko du. Erraustegia Donostiako Zubieta auzoan kokatuko da eta Fomento de Construcciones y Contratas (FCC) konpainiak eraikuntzan parte hartuko du.
Carlos Ormazabal Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko presidenteak prentsaurrekoan azaldu duenez, egitasmoa FCC S.A., Zerbitzu Elkartea S.L., Altuna y Uría S.A., eta AE&' || 'amp;E Inova S.A. enpresek osatutako UTE taldearen eskuetan uztea erabaki du gaur erakundeko administrazio-kontseiluak.
Gainera, erraustegiaren ustiapena enpresek izango dute bost urtetan zehar (beste bost urtez luza daitekeelarik), 5,4 milioi euroren truke. Hala ere, errausten duten hondakin tona bakoitzeko 4,1 milioi ordaindu beharko dituzte eta batez beste mantenuan 3,5 milioi gastatu beharko dituzte urtero.
Zubietako erraustegiaren eraikuntza lanak 2012an hasiko dira eta bi urteko iraupena izatea espero dute. Martxan jartzeko funtzionamendu eta berme frogak egin ostean, 2014ko amaieran jarriko dute behin betiko martxan.