Gizartea -
Donostian
Homosexualen gurasoei 'armairutik irteten' laguntzeko elkartea
Hamarkada baten ostean, AMPGYL elkarteak (Seme alaba gay, lesbiana eta transenxualak dituzten gurasoen elkartea) errepresentazioa izango du Euskal Herrian.
Erredakzioa
AMPGYL (seme-alaba gay, lesbiana edo transenxualak batzen dituzten gurasoen elkartea) Donostian bilduko da asteburu honetan. Bertan, euskal erakundea osatu duten gurasoek (12 bikote inguru) anfitrioi lanak egingo dituzte.
"Gure seme-alabak ateratzen diren armairutik ateratzen lagundu nahi diegu gurasoei", azaldu du Jose Miguel Oreja Euskal Herriko&' || 'nbsp; elkarteko lehendakariordeak.
Euskal Herriko ordezkaritza, duela urtebete sortu zela esan du Orejak, Bartzelonan elkarteko beste kideekin hainbat batzar&' || 'nbsp; egin ondoren. Hangoek, beraiek bezala, beren seme-alaben sexu aukera onartzeko "prozesu motela" izan zuten.
Ez dira homosexualak bakarrik&' || 'nbsp; oztopoak jasaten dituztenak bizitza publiko eta arrunta egiteko, horien senideek ere&' || 'nbsp; prozesu bat gainditu behar dute. Egoera honi aurre egiteko sortu zen AMPGYL.