Gizartea -
Renfe
Hernani eta Irun arteko trenen zirkulazioa, bost orduz geldituta
Merkantzia-tren batek katenaria apurtu du eta bidea itxi dute, aldiriko trenen C-1 linearako zein distantzia luzeko trenentzat. 17:45ean ireki dute berriz.
Agentziak | Erredakzioa
Hernani eta Irun arteko trenen zirkulazioa geldituta egon da bost orduz, merkantzia-tren bat Donostiatik igarotzean katenaria apurtu delako, Adifeko iturriek esan dutenez.
Larunbatean, 12:40an, trena katenariarekin "trabatuta" geratu da Gipuzkoako hiriburuko Gros auzotik pasatzen den trenbidean, eta Hernani eta Irun arteko zatia korronte elektrikorik gabe utzi du.
Guztiz itxita geratu da zirkulazioa aldiriko trenen C-1 linean eta distantzia luzeko trenetan. Azken horietako bidaiariak autobusetan eraman dituzte euren helmugetara.
Adifeko mantentze-zerbitzuek tentsioa berrezarri dute, eta bidea 17:45ean ireki da berriz.