Gizartea -
Nafarroa
Pintaketa homofoboak egin dituzte Barañaingo LTGBI+eko muralean
Nafarroako Gaztedi Sozialistek salatu dutenez, "hirugarren aldia da mural horretan LTGBI+ kolektiboaren aurkako mezuak eta zakil marrazkiak agertzen direla".
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
LGBTI+ kolektiboaren banderarekin margotutako Barañaingo muralean pintaketa homofoboak egin dituzte, Nafarroako Gaztedi Sozialistek ohar baten bidez salatu dutenez. "Hirugarren aldia da mural horretan LTGBI+ kolektiboaren aurkako mezuak eta zakil marrazkiak agertzen direla", alderdi horrek deitoratu duenez.
Maite Etxarte PSOEko Barañaingo Gaztediko idazkari nagusiaren hitzetan, "LGTBI+ kolektiboentzat errespetu falta da". "Gero eta gehiago ikusten dugu herritarrek parte hartzen dutela eta horrelako gertaerak salatzen dituztela", gaineratu du, "kolektibo horrek egunero pairatzen dituen gorroto delituen aurrean, Barañaingo Udalak neurriak hartu beharko ditu".
"Gainera, ekintza bandalikoa da, eta ezin dugu onartu kolektibo horrek egindako lan guztia pikutara bidaltzea", amaitu du Etxartek.