Gizartea -

Salaketa baten ostean

Hiru atxilotu Bilbon billete tindatuen iruzurra egiteagatik

22 eta 24 urte bitarteko hiru gazte atxilotu ditu Ertzaintzak Etxebarrin, billete tindatuen iruzurraren bidez ustezko maula delitu bat egitea egotzita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

22 eta 24 urte bitarteko hiru gazte atxilotu ditu Ertzaintzak, billete tindatuen iruzurra egiten saiatzeagatik, Herrizaingo Sailak zabaldu duenez. Joan den larunbatean pertsona bat Galdakaoko Ertzain-etxera joan zen eta zenbait pertsona iruzur egiten ari zitzaizkiola susmatzen zuela esan zien agenteei. Gazte hauek ustezko biktimarekin jarri ziren harremanetan, eta "irabaziak emango zizkion negozio bat" proposatu zioten.

Gainera, biktimari sinestarazten zioten kolore batez tindatutako paperak erabilera legaleko billete bilakatuko direla prozesu kimiko baten ondorioz.

Salaketa jaso ostean, zaintza dispositibo bat ezarri zuten agenteek Etxebarriko metro geltokian eta bertan, hiru iruzurgileak atzeman zituzten. Atxilotuei iruzurra egiteko materiala atzeman zieten; besteak beste, billeteen tamainako prentsatutako paper zuri sorta bat, latexezko eskularruak, eta koloredun tinta zuten plastikozko flaskoak.

Atxilotutako hiru lagunei (Kamerungo 22 urteko bi gizonezko eta 24 urteko beste gizonezko bat) ustezko iruzur delitu bana egotzi diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea