Gizartea -

Eustaten arabera

EAEko emakumeek gizonek baino 7.100 euro gutxiago kobratzen dituzte

Bihar, Emakume eta Gizonen soldata berdintasunaren aldeko eguna izango da. Emakunderen ustez, soldata da "gaur egun emakume eta gizonen arteko ezberdintasuna eragiten duen faktoretako bat".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakunde, Emakumearen euskal Erakundeak, gaur gogoratu duenez emakume eta gizonen arteko soldata diferentzia 7.139,50 eurokoa da Euskal Autonomia Erkidegoan (Emakumeak: 19.771,80/ Gizonezkoak: 26.911,40).

Bihar, otsailaren 22, Emakume eta Gizonen soldata berdintasunaren aldeko eguna izango da. Adierazi dutenez, soldata diskriminazioa da "gaur egun emakume eta gizonen arteko ezberdintasuna eragiten duen faktoretako bat".

Sektoreak kontuan izanda, diferentzia handienak zerbitzu sektorean ematen dira, hain justu, emakume gehien duen sektorea. Erdi-beheko lanpostuetako soldatak kontutan hartzen baditugu, gizonena 100 bada, emakumeena 67 eta 65 artekoa da. Espainian %25,6koa den bitartean, Europan, EBko herrialdeetan soldata diferentzia %17,4koa dela kalkulatzen da.

Honekin batera, Emakundek gogoratu duenez, "kontuan izan behar da askotan emakumeak malgutasun handiagoko lanpostuak aukeratzen dituela lanean eta familian dituen eginbeharrak orekatu ahal izateko, honek aipatutako zeregin bereizketa indartzen duelarik. Ondorioz, zatikako ordutegia duten lanpostuetan emakumeak nagusi dira mundu osoan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea