Gizartea -
Zirkulazioa
66 urteko emakume bat hil da auto-istripuz Barasoainen
Turismo batek kamioia jo du N-121 errepidean eta ondorioz ibilgailu arineko gidaria hil egin da.
Erredakzioa
Auto-gidari bat, 66 urteko emakumezkoa, hil da gaur turismo batean zihoala kamioi bat jota, N-121 errepidean, Barasoainen (Nafarroa).
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, auto batek kamioia jo du Iruñea eta Tutera arteko aipatu errepidean 10:45 aldera.
Oraindik ez dute argitu nola gertatu den ezbeharra, baina bihurguneak dauden puntu batean gertatu da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea