Gizartea -

Bizkaiko Foru Aldundiak

9.500 lagun baino gehiago artatu ditu Gizarte Ekintza Sailak 2010ean

Aldundiaren laguntza soziala jaso zuen lagun kopuruak gora egin zuen 2010ean. Gehienbat, emakumeak eta adingabeak izan ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foro Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak 9.500 lagun baino gehiago artatu zituen 2010. urtean zehar, arrisku-egoeran, bazterkeria-egoeran, babesgabe egoteagatik, tratu txarren edo sexu erasoen biktima izateagatik. Sexu indarkeria jasan zuten emakumeak eta adingabeak izan ziren gehienbat laguntza honen jasotzaileak.&' || 'nbsp; Diru sarrera bermatzeko errenta jasotzen duten familien kopuruak ere gora egin zuen: 38.000 familietara iritsi zen abenduan, guztira, 72.000 pertsona. 2009. urtean, berriz, 32.000 familia eta 62.000 lagun artatu zituen Gizarte Ekintza Sailak.

Tratu txarren biktima diren edo babesgabe dauden emakumeentzako programek 2.360 onuradun izan zituzten: emakumeak eta haien kargurako seme-alabak batuta.

Bazterkeriaren aurkako borrokan, 6.000 pertsona artatu zituen laguntza-zerbitzuak. Gainera, 1.000 adingabe lagundu zituen Aldundiak, atzerritarrak ere kontuan hartuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea