Gizartea -

Atxiloketa

Gazte bat atxilotu dute Bilbon 19 autoren atzerako ispiluak apurtzeagatik

Lapurdi kalean zeuden 17 autotan eta Urizar kaleko bi ibilgailutan eragin ditu kalteak. Gazteak zauri arinak zituen eskuetan, eta bere onetik aterata zegoen.

Argazkia: Iker Salgado
Gazte bat atxilotu dute Bilbon 19 autoren atzerako ispiluak apurtzeagatik
Argazkia: Iker Salgado

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 19 urteko mutil bat atxilotu zuen atzo Bilbon, 19 autoren atzerako ispiluak hausteagatik. Ibilgailuak Lapurdi eta Urizar kaleetan zeuden aparkatuta.

Gaztea 08:30ean atxilotu zuten, Ertzaintzak hainbat lekukoren testigantza jaso eta gutxira. Lekukoek agenteei ohartarazi zietenez, Bilboko aipatu kaleetan aparkatuta zeuden hainbat autoren ispiluak apurtzen ari zen aipatu gaztea.

Bertara joan eta inguruak arakatu ostean, Irala eta Pedro Martinez de Artola kaleen elkargunean eskuetan zauri arinak zituen gizon bat ikusi zuten agenteek. Dirudienez, ertzainak harengana hurbildu zirenean, gaztea bere onetik aterata zegoen.

Horren aurrean, autoei kalte materialak egitea egotzita atxilotu zuten.

Gazteak atzerako ispiluak hautsi zituen hainbat ibilgailutan; Lapurdi kalean zeuden 17 autotan eta Urizar kalean zeuden bitan, hain zuzen ere.

Ordu batzuk geroago, aske utzi zuten, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du aurki.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak