Gizartea -

Euria eta haizearen ondorioz

Eibar eta Elgoibar arteko trenbidea moztuta dago lur-jausi batengatik

Euskotrenek ordezko autobus zerbitzu bat abian jarri du. Zerbitzuaren konponketarako gaurko eguna eta baliteke biharkoa ere behar izatea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eibar eta Elgoibar arteko Bilbo-Donostia trenbidea moztuta dago, Azitainen izandako lur-jausi baten ondorioz, Euskotrenek jakinarazi duenez.

Ermua eta Eibar arteko tranbia zerbitzua, ordea, ez da eten; izan ere, jazoera Azitain eta Maltzaga artean gertatu da.

Jazoera 17:10ean jazo da, eta lehen ikerketen arabera, euriak eta haizeak eragin du lur-jausia.

Teknikarien arabera, zerbitzuaren konponketarako gaurko eguna eta baliteke biharkoa ere behar izatea.

Bitartean, ordezko autobus zerbitzu bat abian jarri dute Eibartik Donostiara joateko eta Elgoibartik Bilbora joateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea