Gizartea -

Suceso

Gizon bat larri zauritu da Bilbon zabor-kamioi bati lotuta geratzean

Argitu gabeko arrazoiengatik, Boluetako Santa Ana industrialdean zaborra jasotzen zebilen kamioi bati katigatuta geratu da gizona.

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

36 urteko gizon batek zauri larriak jasan ditu Bilbon, zabor-kamioi baten "atzaparrei" lotuta geratzean, Bilboko Udaltzaingoak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 02:10ean jazo da, argitu gabeko arrazoiengatik, Boluetako Santa Ana industrialdeko Telleria kalean zaborra jasotzen zebilen kamioi bati gizona katigatuta geratu denean.

Zabor-kamioiaren gidaria ohartu denean, larrialdi zerbitzuei deitu die. Gizona artatu dute, eta Gurutzetako Ospitalera eraman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gurutzetako ospitalea