Gizartea -

Nafarroa

Iruñeko gazte bat larri zauritu da Barasoainen izandako trafiko-istripuan

Ezbeharra AP-15ean jazo da, 63. kilometroan, ibilgailua errepidetik atera denean. Gidaria harrapatuta geratu da auto barruan. Bertatik atera ostean, Nafarroako Ospitalera eraman dute.

Errepidetik atera da autoa, eta lagun bat harrapatuta geratu da barruan. Argazkia: @bomberos_na
Errepidetik atera da autoa, eta lagun bat harrapatuta geratu da barruan. Argazkia: @bomberos_na
Errepidetik atera da autoa, eta lagun bat harrapatuta geratu da barruan. Argazkia: @bomberos_na

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko bizilagun bat larri zauritu da igande honetan AP-15 errepidean, Barasoainen (Nafarroa), izandako auto-istripu batean, Foruzaingoko iturriek jakinarazi dutenez.

Ezbeharra 08:00ak aldera jazo da, argitu gabeko arrazoiengatik, ibilgailua errepidetik atera denean, 63. kilometroan. Gidaria, 19 urteko Iruñeko gzte bat, harrapatuta geratu da auto barruan, hortaz, Cordovillako eta Tafallako suhiltzaileak mobilizatu dituzte.

Bertatik atera ostean, Nafarroako Ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak