Gizartea -
Ezbeharra
Karbono monoxidoa arnastuta Iruñean intoxikatu zen hirugarren adinekoa hil egin da
Lehen ikerketen arabera, gas naturaleko galdara baten konbustio txarrak eragin zuen intoxikazioa.
Agentziak | Erredakzioa
Joan den astean karbono monoxidoa arnastuta Iruñean intoxikatu zen 88 urteko gizona bart hil da, hainbat egun larri eman ostean. Ezbeharrean, beste bi emakume hil ziren: 86 urteko bat eta 91 urteko beste bat.
Foruzaingoak Efe albiste agentziari jakinarazi dionez, intoxikazioa San Agustin kaleko 38. zenbakiko bigarren solairuko etxebizitza batean gertatu zen; emakumeetako baten semea etxebizitzara joan zen, amak telefonoa ez ziola hartzen ikusita, eta barrura sartu zenean, hiru adinekoak lurrean etzanda ikusi zituen; horietako bat hilda zegoen.
Foruzaingoak ezbeharraren nondik norakoak argitzeko abiatutako lehen ikerketen arabera, gas naturaleko galdara baten konbustio txarrak eragin zuen intoxikazioa.