Gizartea -
Trafiko
Pertsona bat zauritu da Villabonan, Donostiarako bidean, N-1ean istripua izan ostean
Istripuaren ondorioz, 3 kilometroko auto-ilarak sortu dira.
eitb.eus
Gutxienez pertsona bat zauritu da N-1 errepidean, Villabona parean, izandako auto-istripuan. Lau ibilgailuk talka egin dute Donostiarako noranzkoan, Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.
Suhiltzaileak eta anbulantzia bat istripuaren tokira bertaratu dira. Talka 14:59an gertatu da.
Istripuaren ondorioz, errepidearen errail bat itxi dute eta 3 kilometroko auto-ilarak sortu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea