Gizartea -

Gertakaria

Bost soldadu hil dira Madrilgo zentro militar batean jazotako eztandan

Gerra-gurdien kontrako minak eztanda egin ostean hil dira bost soldaduak, lehergailuak indargabetzeko ariketa batean. Hiru ofizialorde eta bi kabo hil eta beste hiru zauritu dira, horietako bi larri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bost pertsona hil dira eta beste bi zauritu Madrilgo zentro militar batean izan den eztandan. Manzanaresko minen nazioarteko zentroan jazo da leherketa.Bost hildakoetatik hiru Lurreko Armadako kideak dira eta beste biak, berriz, itsas infanteriakoak.

Gerra-gurdien kontrako "zenbait" minak eztanda egin ostean hil dira bost soldaduak. Hildakoak lehergailuak indargabetzeko ariketa batean parte hartzen ari ziren, Defentsa Ministerioko iturriek jakinarazi dutenez.

Gerra-gurdien aurkako minak deuseztatzeko ohiko ariketa batean parte hartzen ari ziren hildakoak. Hala ere, lehergailuak indargabetuta zeuden eta ez zuten detonagailurik, baina eztanda jazo da.

Hiru ofizialorde eta bi kabo hil eta beste hiru zauritu dira, horietako bi larri.

Chacon

Carme Chacon Espainiako Defentsa ministroa ezbeharraren nondik norakoak ezagutzeko bertara hurbildu da.&' || 'nbsp;

Manzanarezko udaltzainek esan dutenez, berriz, lehor eta tizas infanteriako 16 kide ari ziren ariketak egiten.

Gomez Ulla ospitale militarrera eraman dituzte eztandaren ondorioz zauritutako bi kideak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea