Gizartea -

Sariak

Berdintasunerako Emakunde Saria jaso dute EHUk eta Deustuko Unibertsitateak

Epaimahaiak bi master saritu ditu berdintasun politiken alorrean eta emakumeen kontrako indarkeriaren bitartekotzan egindako lanagatik.

Berdintasunerako Emakunde Saria. Argazkia: Emakunderen bloga
Berdintasunerako Emakunde Saria
Berdintasunerako Emakunde Saria. Argazkia: Emakunderen bloga

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berdintasunerako Emakunde Sariaren epaimahaiak aho batez erabaki du 2018ko edizioan EHUren eta Deustuko Unibertsitatearen bi master saritzea. Alde batetik, EHUren 'Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasuna: Berdintasunaren Eragileak' masterra saritu du. Bestetik, Deustuko Unibertsitatearen 'Emakumeen kontrako Indarkeriaren Bitartekotza' masterrari eman dio saria. Lehena, berdintasun politiken alorrean goi-prestakuntzako profesionalizazioari egindako ekarpenagatik goretsi dute; bigarrena, berriz, emakumeen aurkako indarkeriaren bitartekotzan egindako lanagatik.

Epaimahairen esanetan, berdintasun politiketan lan egiten duten profesionalek goi-prestakuntza izatea ahalbidetu dute master horiek, haien jardunean "beharrezkoa" den genero ikuspegia aintzat hartuta.

Gauzak horrela, bi master horien arduradunek 2019ko apirilean jasoko dute Emakunde Saria. Hain zuzen ere, Iñigo Urkullu lehendakaria arduratuko da sari horiek banatzeaz.

Agiri baten bidez, Emakundek azpimarratu du EHUren 'Berdintasun Masterra' "erreferente" dela 2001etik, "ikuspegi feminista batetik, diziplinarteko formakuntza teoriko eta praktiko zabala" eskaintzen duelako. Modu horretan, berdintasun politiken lanketa sakona egiten du, alor instituzionalean erabiltzen dituzten erremintez eta neurriez baliatuta.

Bestalde, Deustuko Unibertsitateko aipatu masterra "aitzindari eta erreferente" izanda 2003tik, emakumeen kontrako indarkeriaren bitartekotzan formakuntza berezitua eskaintzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU Emakunde Deustuko Unibertsitatea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Feminismoa