Gizartea -

Ondorioak aurkezteko eguna

Mari Luzen hilketa argitzeko epaiketaren azken saioa egingo dute gaur

Mari Luzen senideek elkarretaratzea deitu dute 17:00etan Huelvako probintzi-auzitegiaren aurrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur 09:00etatik aurrera Mari Luz Cortes neskatoaren hilketa argitzeko epaiketa jarraitzen du. Gaurkoa ondorioak aurkezteko saioa izango da, eta baliteke azken eguna izatea.Ustez Santiago eta Rosa del Valle anai-arrebek hil zuten 2008an Huelvan Mari Luz Cortes, eta horregatik auzipetuak daude.

Senideek ez dute gaur deklaratuko; izan ere, "beraien adierazpenek ez dute ezer berririk argituko", esan dute. Bestalde, Mari Luzen senideek elkarretaratzea deitu dute 17:00etan Huelvako probintzi-auzitegiaren aurrean.

Auzitegiko medikuek akusatuen profil psikologikoa egin dute eta atzo deklaratu zuten epaitegian. Granadako bi auzitegiko medikuen arabera, Santiago del Vallek desbideratze bat pairatzen du sexuari dagokionez, pedofiloa da, baina "ez dauka borondatea nahasia eta bere bulkadak kontrolatzeko gai da"; beraz, "bakarrik jarduten da ondorioak ez direla izango dakienean".

Rosa del Valleri dagokionez, pertsona "mesfidatia, kalkulatzailea eta iruzurra sartzeko zaila" dela esan dute medikuek; era berean, Isabel Garcia Santiago del Valleren emazteari buruz, "Santiagok eskatutako gauza asko egingo lituzkeela" azpimarratu dute, izan ere, senarra galtzeko "beldur" da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea