Gizartea -

Fuenlabradan, Madrilen

Hiru pertsona aizkoraz zauritu ditu osasun zentro batean

Antza denez, erasotzaileak arazo bat izan du medikuarekin hitzordua eskatu duenean. Zaurituak larri daude baina arriskutik kanpo.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40 urteko gizon bat Fuenlabradako osasun zentro batean sartu da aizkora eskuan zuela eta hiru pertsonari eraso egin die zauri larriak eginez.

Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, gertaera Aviles kaleko osasun zentroan izan da, 12:30ak aldera. Gizon batek arazoren bat izan du medikuarekin hitzordea adosteko orduan eta, ondoren, aizkora batekin bueltatu da eta hiru pertsona zauritu ditu. Udaltzaingoak atxilotuta eraman du.

Zaurituak larri daude baina arriskurik kanpo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea