Gizartea -

Donostia

Sukal Lekuk biografien bilduma batekin hasi du bere ibilbidea

Bildumako lehen liburuak Jose Manuel Zubizarreta gipuzkoarraren (1933-2009) ibilbidea jasotzen du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sukal Leku Fundazioak gastronomiaren historiari buruzko bildumaren lehen alea argitaratu du. Lehenengo liburua Jose Manuel Zubizarreta euskal sukaldaritza tradizionalaren erreferentea den sukaldari gipuzkoarrari eskaini diote.

"Monografiak" izeneko seriearen lehen zenbakia gaur goizean aurkeztu dute, Donostian, eta Fundazioaren gerentea (German Muruamendiaraz), presidentea (Juan Mari Arzak) eta aholkularietako bat (Luis Irizar) izan dira bertan, horrez gain Sukal Lekuren beste hainbat ekimenen berri ere ematen.

Sukal Lekuren gerentearen hitzetan, sukaldari horren ibilbidea ez da oso ezaguna, baina, besteak beste, Gastronomiako Sari Nazionala jaso zuen, eta euskal sukaldaritzak XX. mendean izandako bilakaeraren "erakusgarri" da.

Datozen urteotan, Sukal Leku Fundazioak lanean jarraituko du, euskal gastronomiaren kultur eta gizarte historian eragin handia izan dutenen ibilbide profesionalaren berri emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea