Gizartea -

Prentsaurrekoa Bilbon

Osakidetzaren 'kudeaketa ekonomizista' salatu dute sindikatuek

Medikuen eta erizainen sindikatuetako ordezkariek osasun sistema "nabarmen ari dela okertzen" salatu dute eta krisi ekonomikoa aitzakia hartuta murrizketa neurriak ezartzen ari direla.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erizainen sindikatuko ordezkariek (SATSE), medikuen sindikatukoek (SME)eta ospitaletako mediku federakuntzak (FFHE) EAEko osasun sistema "nabarmen ari dela okertzen" salatu dute eta "lehengo bidera itzultzeko" eskatu dute.

Osakidetza egiten ari den " ekonomiari begirako kudeaketak" osasun sare publikoan "ondorio larriak izan ditzakela ohartarazi dute gaur Bilbon emandako prentsaurreko batean.

Sindikatuetako ordezkarien arabera Osakidetzako kudeatzaileak krisi ekonomikoa aitzakia hartuta " murrizketak egiten ari dira langileak kontratatzeko garaian, ordezkapenetan, zentroen itxieran" edota formakuntzan.

Egoera honen aurrean,&' || 'nbsp; zentro desberdinetan batzarrak deituko dituztela ohartarazi dute osasun arloko profesionalen sindikatuek eta hiritarrak sektoreak bizi duen egoeraz jabetu daitezeb sentsibilizazio kanpainak jarriko dituzte martxan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea