Gizartea -

Internet bidez

Guernica koadroa Gernikara ekartzeko 500.000 sinadura eskatuko dituzte

guernicagernikara.net ataria aurkeztu du ostiral honetan Jose Mari Gorroño Gernikako alkateak. Euskal Herri osoan eta mundu zabalean hedatu gura dute eskaera, baita atxikimenduak batu ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernikako Udalak 500.000 sinadura lortu nahi ditu internet bidez Pablo Picassoren Guernica koadroa Gernikara ekartzeko eta modu iraunkorrean udalerrian gelditzeko.

Hurrengo apirilak 26an, 74 urte betetzen dira Gernika bonbardatua izan zenetik. Bonbardaketa hau, Pablo R. Picassok irudikatu zuen munduan zehar oso ezaguna den Guernica margolanean, gaur egun, Bakea eta Giza Eskubideen ikur bezala ezagutzen dena.

guernicagernikara.net ataria aurkeztu dute ostiral honetan Jose Mari Gorroño Gernikako alkateak; horren bitartez, Euskal Herri osoan eta mundu zabalean hedatu gura dute eskaera, baita atxikimenduak batu ere.

“Gernikako herriak eskubidea dauka koadroa Gernikara ekartzea eskatzeko”, azaldu zuen Luis Iriondo Gernikako bonbardaketatik bizirik ateratako lagun batek. "Jende asko Gernikara dator eta koadroagatik galdetzen dute. Madrilen dagoela azaldu behar diegu", gaineratu zuen. Ildo horretan, XXI. mendean margolanari kalterik eragin gabe lekuz aldatzeko neurriak daudela azaldu zuen.

Munduko museo desberdinetan egon da Guernica ikusgai: Parisen, NewYorkeko Arte Moderno museoan, Madrileko Pradon eta, azken urteetan, Reina Sofia museoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea