Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Internet bidez ezagutu zuen adingabe bati eraso dio Etxebarrin
19 urteko gazteak heriotz mehatxuak egin omen zizkion eta Etxebarriko eraikin huts batean bahituta izan zuen gau batez.
Erredakzioa
Ertzaintzak 19 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo, ostiralean, adingabe bati sexu erasoak egitea egotzita. Asteazken gauean jazo zen Bizkaiko Etxebarri herriko etxe huts batean.
Herrizaingo sailaren arabera, ustezko erasoitzailea eta biktima Internet bidez elkar ezagutu zuten orain dela bi aste. Antza, gazteak adingabea etxe huts batera eraman zuen eta bertan, heriotz mehatxuak egin omen zizkion eta bahituta izan zuen gau batez.
Hurrengo egunean, adingabea eraikinetik alde egin zuen eta jazotakoa familiar bati kontatu zion. Aurretik senitarte horrek nerabearen desagarpena salatu zuen.