Gizartea -
Sevillan
Bi urtez Internet barik egotera zigortua, haur-pornografia izateagatik
Gainera, bi urteko kartzelaldia ere ezarri diote, espetxean sartzeko beharrezkoa den gutxienezkoa baino gutxiago, 13 urte baino gutxiagoko umeren 958 argazki eta hainbat bideo izan eta zabaltzeagatik.
Erredakzioa
Sevillako Auzitegiak bi urteko kartzelaldia eta bi urtez Internet gabe egotera gizon bat zigor tu du 13 urte baino gutxiagoko umeren 958 argazki, jarrera sexualean, eta mota bereko hainbat bideo izateagatik.
Auzitegiaren epaiaren arabera, 33 urteko J.G.L. auzipetuak aipatutako argazkiak Saretik hartu eta ordenagailuan sartu zituen; geroago "kontziente" izanda beste erabiltzailerekin partekatu zituen artxibook. Bertan, pertsona helduak haurrekin harreman sexualak izaten ikus zitezkeen.
2007ko ekainaren 6an, Ciudad Realeko Guardia Zibilaren salaketak abiarazita, gizonaren etxea miatu zuten, eta han argazkiak eta bideoak topatu zituzten.
Auzipetuak "Lolitak" eta "Gaztetzoak" deituriko karpetatan zuen gordeta materiala. J.G.L. auzipetuak Fiskaltzak eskatutako zigorra onartu zuenez, ez da epaiketarik izan; beraz, bi urteko kartzelaldia, Internet erabiltzeko bi urteko debekua eta epaiketaren gastuak ordaintzera zigortu dute.