Gizartea -

Ez zegoen indarkeria zantzurik

Emakume bat hil da Avilesen, bosgarren pisutik erorita

Poliziak senarra atxilotu du urruntze agindua urratzeagatik. Etxebizitzan hiru haur zeuden ezbeharra gertatu denean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hil da Avilesen bosgarren pisu batetik kalera erorita. Gertakariak izan direnean, hiru ume eta hildakoaren senarra zeuden etxean, baina ez zegoen indarkeria aztarnarik bertan. Gizonezkoa, dena den, atxilotu egin dute, urruntze agindu bat hautsi izana egotzita.

Polizia Nazionalak jakinarazi duenez, 11:30 aldera Avileseko polizia-etxean telefono dei bat jaso dute, emakume bat Doctor Jimenez Diaz kaleko 12. zenbakiko bosgarren pisutik kalera erori dela ohartarazteko.

Agenteak bertaratutakoan, emakumea (20 urtekoa) lurrean etzanda aurkitu dute, batere indarkeria zantzurik gabe antza, eta ZIU mugikorra heldu denean hilik zegoela baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Emakumea erori denean, etxean haren senarra (R.L.G., 30 urtekoa) eta gizon horrek aurreko bikotekidearekin izan zituen hiru seme-alaba zeuden. Gizonezkoa bikotekide ohiarekin telefonoz hitz egiten ari omen zen ezbeharra

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea