Gizartea -
35. urteurrena
Sahararrren aldeko martxa egin dute Bilbon okupazioa eteteko eskatzeko
Manifestazioan "Maroko entzun, Sahara borrokan da", "Gora Fronte Polisarioa" eta "Maroko errudun, Espainia erantzule" bezalako ohiuak bota dituzte.
Mila lagun inguruk Mendebaldeko Saharako okupazioa eteteko eskatu dute Bilbon, Arabiako Errepublika Saharar Demokratikoa (AESD) sortu zenetik 35 urte bete direnean.
Manifestazioa "Otsailaren 27a" AESDrekiko Elkartasun Elkarteen Koordinakundeak, Yal-Lah Gazte Ekimenak eta Diaspora Sahararra Bizkaian-ek deitu dute. Bertan, Nekane Alonso Bilboko Udaleko kooperakuntza zinegotzia eta Xabier Legarreta Bermeoko alkatea, bertzeak bertze, izan dira.
Martxan, "Maroko entzun, Sahara borrokan da", "Gora Fronte Polisarioa" eta "Maroko errudun, Espainia erantzule" bezalako ohiuak bota dituzte. Geroago, manifestazioa Arriaga Antzokian bukatu eta ekitaldi politikoa hasi dute, Nekane Alonso eta deitzaile batzuren hitzaldiekin. Ekitaldian, Gizaldeko Nazioarteko Eskubideak eta Marokok okupatu duen Mendebaldeko Saharan giza-eskubideak bete eta errespetatzeko eskatu diote Marokori".
Ekitaldi politikoaren ondoren, hiru neskatxa saharrarrak Errepublika Sahararren bandera ipini dute Arriaga Antzokiko hagan.