Gizartea -

IMMIGRAZIOA

Algeciraserantz abiatu da Open Arms ontzia, 310 erreskatatu lehorreratzeko asmoz

Bost eguneko bidaia dute aurretik. Bihar, abenduak 24, Astral ontzia hurbilduko zaie ostiralean erreskatatutako immigranteei jana, mantak eta botikak eramateko.

Open Arms ontziaren artxiboko irudia.
Open Arms ontziaren artxiboko irudia.
Open Arms ontziaren artxiboko irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost egun barru Algecirasen (Cadiz) porturaturatuko da Oper Arms ontzia, 310 immigranterekin. Itsaso txarra dago, baina GKEak berak jakitera eman duenez, abenduaren 28an espero dute hara iristea.

Twitter bidez baieztatu dute gaur arratsaldean horixe dela ostiralean Mediterraneoan erreskatatu zituzten etorkinak lurreratzeko Espainiako Gobernuak baimendu dien portua.

"Oraindik bost eguneko bidaia dugu. Bihar, Eguberri Egunean, Astral ontziarekin elkartuko gara, jana, mantak eta botikak jasotzeko. Aurten Gabonak itsasoan igaroko ditugu" txiokatu dute.

310 pertsona horiek erreskatatu ondoren, gertueneko herrialdeekin jarri ziren harremanetan Open Arms ontzikoak baina Libiak, Italiak, Frantziak eta Tunisiak ez zieten erantzun eta Maltak ukatu egin zien han porturatzea. Hori ikusita, atzo, larunbata, Espainiako Gobernuak jakinarazi zuen Itsas Salbamentuarekin harremanetan jarri zela Espainiako uretara sartzea baimentzeko.

Azken 48 ordu hauetan 3 pertsona atera behar izan dituzte, dena dela, ontzitik eta Lampedusako ospitaleetara eraman: osasun egoera txarrean ziren ama eta haur jaioberria, eta 14 urteko mutil bat, Libian jipoia jaso eta aurpegiko azalean infekzio sakona duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Migrazioa Europa bideoak Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Errefuxiatuak Eskubide unibertsalak GKEen albisteak