Gizartea -
Atzerritar adingabeak
Bi zauritu izan dira Zornotzako adingabeen zentroan izandako borroka batean
Bi taldek borroka hasi dute eraikinaren kanpoaldean, eta zauritutako bi adin txikiko Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Bi adingabe arin zauritu dira Zornotzako adin txikiko atzerritarren zentroan izandako borroka batean.
Segurtasun saileko iturrien informatu dutenez, 12:00etan adigabeen bi taldek borroka hasi dute eraikinaren kanpoaldean, eta horietako bi arin zauritu dira.
Liskarrean parte hartu duten adingabeak identifikatu ditu Ertzaintzak.
Zauritutako bi gazteak Galdakaoko ospitalera eraman dituzte anbulantzian, zauriak arinak diren arren.
2006tik, Zornotzako zentroak Bizkaira bakarrik heltzen diren atzerritar adingabeak hartzen ditu. Foru Aldundiak kudeatzen du.
Iaz, zenbait gertakari izan ziren zentroan, eta abenduan adingabe bat atxilotu zuten, teilatuaren eta goiko pisuaren zati bat suntsitu zuen su bat hasteagatik. Zenbait alderdik eta sindikatuk zentroaren egoera salatu zuten.
Eraikinean lanak egin ostean, martxoan berriz ireki zuten zentroa, jende gutxiagorekin eta arazoak sortzen zituzten adingabeak baztertuta.