Gizartea -
Araudi berria
Emakumeen eta gizonen berdintasunerako lege proiektua onartu du Nafarroako Gobernuak
Araudi berriaren helburua da gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako baldintzak, arlo guztietan, egiazkoak eta eraginkorrak izatea.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroako Gobernuak emakumeen eta gizonen berdintasunerako lege proiektua onartu du 2018ko azken saioan.
Araudi berriaren helburua da gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako baldintzak, arlo guztietan, egiazkoak eta eraginkorrak izatea.
Horretarako, balore aldaketa sustatu nahi du onartutako testuak, emakumeen maila sozial, ekonomiko eta politikoa nahiz horien autonomia eta ahalduntzea bermatzeko. Gainera, gizarte askeago, demokratikoago eta solidarioago baten aldeko aurrerapausoak zailtzen edo eragozten dituzten trabak ezabatzea bilatuko du.
Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko kontseilariak berdintasun printzipioaren transbertsalitatearen bidez bermatu nahi du eskubide hori, betiere, emakumeen ahalduntzea ardatz nagusitzat hartuta.