Gizartea -

Polizia operazioa

Bi gizonezko atxilotu dituzte Donostian eta Getxon, pedofilia egotzita

10 lagun atxilotu dituzte Espainiako hainbat hiritan, pedofiliaren aurkako polizia operazio batean. Eduki pornografikoak izatea eta zabaltzea leporatu diete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

10 lagun atxilotu ditu Poliziak Espainiako hainbat puntutan, pedofiliaren kontrako operazio batean. Preso hartu dituztenen artean bi euskal herritar daude: 56 eta 69 urteko bi gizonezko, bata Getxokoa eta bestea Donostiakoa, hurrenez hurren. Alacanten, Bartzelonan, Kantabrian, Ciudad Realen, Las Palmasen, Madrilen, Pontevedran eta Segovian egin dituzte gainerako atxiloketak.

Haurrak erakusten zituzten eduki pornografiko ugari atzeman ditu Poliziak. Gainera, 38 disko gogor, 9 ordenagailu eramangarri, argazki kamera bat, 150 CD eta DVD eta 8 USB memoria ere aurkitu dituzte poliziek.

Atxilotuen artean, Segovian kiosko bat duen emakume bat eta Madrilgo Ogasun Saileko ikuskatzaile bat daude. Gainera, komunean ezkutaturiko kamera batez 13 urteko koinata grabatzen zuen Alacanteko gizon bat ere eraman dute espetxera.

Operazio honetan, GNUWATCH AEBetan garatutako software sistemaz baliatu da Polizia. Honi esker, pedofiloen artxiboak aurkitzen dituzte eta, horien inguruan mugimendurik egonez gero, haien jatorria eta egileak identifikatu ditzake Poliziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea