Gizartea -
Karrantza
Zazpi adingabe atxilotuta, Karrantzako adingabeen zentroan istiluak izan eta gero
Gazteoi eraso delitua, ekintza bandalikoek eragindako kalteak eta agintaritzako agenteen aurkako atentatua leporatu dizkiete.
Agentziak | Erredakzioa
Zazpi adingabe atxilotu dituzte, atzo Karrantzako adingabeen zentroan izandako istiluen ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
20:30ean hasi ziren gertakariak. Albiste agentziek jasotako lekukotasunen arabera, Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duen zentroko gazteek “matxinada” bat egin zuten.
Gazteek eraikinean txikizioak egin zituzten, hainbat monitoreri eraso zieten eta horietako bat ospitale batera eraman behar izan zuten, anbulantziaz.
Halaber, zentroko arduradunek deituta bertaratu ziren ertzainei ere eraso zieten gazteok, baina Polizia autonomikoko agenteak ez ziren zauritu.
Zazpi adingabe atxilotu zituzten, eraso delitua, ekintza bandalikoek eragindako kalteak eta agintaritzako agenteen aurkako atentatua leporatuta.