Gizartea -

Hegaldiak bertan-behera

Loiuko aireportua berriro zabalik, behe-lainoa desegin ostean

Gaur goizean hegaldi bakarra desbideratu behar izan dute: Tenerife hegoaldetik zetorren Norwegian konpainiaren hegazkinak Madrilen lur hartu du, Loiun beharrean.

Hegazkin bat Loiuko aireportuan lur hartzen. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Loiuko aireportua itxi behar izan dute, behe-lainoa dela eta
Behelainoa desagertuta, normal ari da lanean Loiurko aireportua

1:27

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

10:45 aldera, behe-lainoa desegin denean, berriro ireki dute Loiuko aireportua, eta harrezkero hainbat hegaldi atera dira handik, AENAk jakitera eman duenez.

Gaur goizean hegaldi bakarra desbideratu behar izan dute: Tenerife hegoaldetik zetorren Norwegian konpainiaren hegazkinak Madrilen lur hartu du, Loiun beharrean.

Halere, behin behe-lainoa deseginda, normaltasunera itzuli da zerbitzua, nahiz eta, oraindik ere, zenbait hegaldik atzerapenak dituzten.

Atzo ere antzeko egoera bizi izan zuten bidaiariek. Guztira, zazpi hegaldi desbideratu zituzten. Eguerdi aldera, baina, zerua garbi geratu zen, eta aireportua ere normaltasunera itzuli zen.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bizkaia Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak