Gizartea -

Salaketa

Bakeroak gastatzeko teknika batek silikosia eragiten du

"Sandblasting" teknikaren ondorioz 46 langile hil dira eta beste 5.000 gaixorik daude. Moda etxe handiek teknika hori bazter dezaten kanpaina bat jarri du abian Setem Gobernuz Kanpoko Erakundeak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turkia, Bangladesh, Txina, Pakistan, India edota Siriako 5.000 langile inguruk silikosia dute bakero jantziak hondarraren teknika erabilita gastatzeagatik, horrela jakinarazi du Setem Gobernuz Kanpoko Erakundeak.

Modako etxe handiek "sandblasting" izenaz rzaguna den teknika bazter dezaten "Arropa Garbia" izeneko kanpaina bat jarri du abian Setemek.

Gastatutako bakeroen modaren eraginez teknika merke hori erabiltzen den lurraldeetako 46 langileren heriotza eragin duela salatu dute Setemeko arduradunek.

Setemeko ordezkarien arabera enpresa gehienak teknika horrek dituen arriskuen jakinaren gainean daude, baina irabaziei baino ez diela begiratzen salatu dute.

Lan egiteko modu hau baztertzeaz gain silikosia duten langileei kalte ordainak ematea du helburu "Arropa Garbia" izeneko kanpainak.

Silikosia hondarraren silizeak eragindako gaixotasuna da, meategietan ohikoa da, baina ehungintza-industrian ez da lanbide gaixotasun bezala jasotzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea