Gizartea -
Ostegun Gizena
Tolosa inauterien hiriburu da gaurtik
Datozen sei egunetan mozorroak, festa eta umorea izango dira protagonista Euskal Herriko txoko askotan.
Erredakzioa
Festak 12:00tan egin du eztanda Tolosan, Udaletxeko balkoitik suziria jaurti bezain pronto sei eguneko umore eta mozorro astea hasi dute tolosarrek.
Urtero legez, festa hasiera umoretsua izan da, aurten 12:00ak puntuan, 12 kanpai eta 12 suzirirekin eman diete ongi etorria inauteriei.
Txupinaren aurretik Ostegun Gizeneko pregoia irakurri dute Kabi Alai elkartekoek, aurten berritasun batekin, lehenengo aldiz&' || 'nbsp; "inauterizale kuttunaren" izendapena egin dute.
Festak datorren astearterarte iraungo du eta 300 konpartsak eta 26 txarangak parte hartuko dute.
Baina Tolosan bakarrik ez, Euskal Herriko txoko askotan ospatuko dituzte inauteriak egunotan. Hiriburuetan eta herri askotan datozen egunetan jantziko dituzten mozorro eta karrozei azken ukituak ematen ari dira.