Gizartea -

Gabon zahar gaua

Gazte talde batek eraso egin diela salatu dute Zizur Nagusiko bi udaltzainek

Dirudienez, hainbat gaztek parte hartu zuten Gabon zahar gauean gertatutako erasoan. Zenbait bizilagunen deiak jaso ostean, gazteen lokalera bertaratu ziren bi agenteak iskanbila baretzeko asmoarekin.

Erasoa gertatu zen lekua. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Gazte talde batek eraso egin diela salatu dute Zizur Nagusiko bi udaltzainek
Zizur Nagusiko bi udaltzainek gazte talde batek eraso ziela salatu dute

1:14

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zizur Nagusiko udaltzain-buruak eta beste agente batek salatu dute gazte talde batek eraso egin ziela Gabon zahar gauean, lanean ari zirenean.

Jon Gondan Nafarroako aipatu udalerriko alkateak kontatu duenez, astelehen goizaldean gertatu zen erasoa. Dirudienez, hainbat bizilagunen deiak jaso zituzten gazte lokal batean zegoen iskanbilaz ohartarazteko.

Hori dela eta, lokal horretara bertaratu ziren bi udaltzainak, eta 40 eta 50 pertsona arteko talde batek eraso egin zien. "Defendatzeko asmoz eta gazteetako bat atxilotzeko helburuarekin", arauzko arma atera zuen horietako batek. Atxilotuari agintarien aurkako delitua egotzi diote.

Gainera, hainbat lagun identifikatu zituzten. Horiek guztiek ukatu egin dute Udaltzaingoak esandakoa, eta kolpeak jasan zituztela salatu dute.

Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, bere aldetik, erasoa gaitzetsi eta lasaitasunerako deia egin du. Geroa Bai eta AS Zizur udal taldea ere gertatutakoaren aurka azaldu dira, eta babesa eta elkartasuna adierazi diete zauritutako agenteei.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak