Gizartea -
Duela 5 urte
Borja Lazaro bilatzeko lanak berriz martxan jartzea eskatuko dute Gasteizen
Orain dela bost urte Kolonbian desagertutako gaztearen familia eta lagunak babesteko ekitaldia urtarrilaren 8an izango da, 19:30etan, Urrezko Zeledonen plazan.
Agentziak | Erredakzioa
Orain dela bost urte Kolonbian desagertu zen Borja Lazaroren familia eta lagunak babesteko elkarretaratzea egingo dute Gasteizen, urtarrilaren 8an, bilatzen jarraitu dezaten eskatzeko.
Elkarretaratzea gaztearen hurbilekoek antolatu dute, eta Urrezko Zeledonen plazan egingo da, Correoseko eraikinaren aurrean, 19:30etatik aurrera, Gasteizko hiriburuak komunikatu batean adierazi duen bezala.
Cabo de la Velan (La Guajira, Kolonbia) orain dela bost urte desagertutako argazkilari gaztea oroituko dute ekitaldian, eta berriz non dagoen jakiteko bilaketa lanak martxan jartzea eskatuko dute.
Gorka Urtaran alkateak astearteko elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Urtaranek Borja eta familiarenganako babesa eta elkartasuna adierazi ditu hiriaren izenean. 2014ko urtarrilaren 7tik 8rako gauean desagertu zen Lazaro.
Denbora honetan, familiak eta gaztearen lagunek ez dute aurkitzeko esperantza galdu, eta oraindik ikerketa mantentzeko mobilizatzen jarraitzen dute, gertatutakoa argitu eta Borja non dagoen jakin arte.