Gizartea -

Sendagaitan aurreztea

Generiko berri bati esker milioi bat euro aurreztu ahalko dira

Hartu berri duten neurrietako bat markako sendagaiaren ordez lamigudinaren generikoa sartzea izan da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Daniel Zulaika Euskadiko Hiesaren aurkako Planaren koordinatzaileak iragarri duenez, sendagai generiko berri bat sartu dute gaixo horien tratamenduari era "jasangarrian" heltzeko. Generiko horri esker, Osakidetzak milioi bat euro aurreztuko du aurten.

Zulaikaren arabera, hiesak jota dauden 4.700 gaixok jaso zuten tratamendua iaz Euskadin. Tratamenduak 8.000 eurokoa kostua du pertsonako, eta sendagaiari erresistentzia agertuz gero, kostua laukoiztu egin daiteke.

"Gaixoak oso ongi zainduta daude; gehiago ez gaixotzea lortu behar dugu orain", gaineratu du Zulaikak.

Horren harian, Osakidetza, esparru horretako adituekin, tratamenduen kalitatea murriztu gabe gastua gutxitzeko neurriak aztertzen ari dela jakinarazi du.

Osakidetzako batzorde batek lanean jarraituko du, efikazia bera baino kostu txikiagoa duten aukerak aztertzen, eta farmazi laborategiekin harremanetan jarriko da helburu hori lortze aldera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea