Gizartea -
Bizkaia
Pertsona bat intoxikatu da Erandioko baserri batean piztutako sutean
Dirudienez, zirkuitulabur elektrikobaten ondorioz piztu da sutea. Sugarrek kalte material handiak eragin dituzte etxebizitzan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lutxanako (Erandio, Bizkaia) baserri bateko jabe bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute larunbat arratsalde honetan, bere etxean sute bat piztu eta, kea arnastuta, intoxikatu ostean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Dirudienez, zirkuitulabur elektriko batek eragin du sutea.
Jazoera 16:40ean izan da. Baserriaren jabeak suhiltzaileei deitu die. Horiek mobilizatu dira eta, 18:00ak pasata, sutea amatatu dute. Sugarrek kalte material handiak eragin dituzte etxebizitzan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea